Gazte sariketak 2018-12-10

Eli Pagolak irabazi du Xenpelar Saria

Eli Pagolak irabazi du Xenpelar Saria
Ane Zuazubiskar eta biak jokatu zuten buruz burukoa. Horiekin batean, Jon Gurrutxaga, Joanes Illarregi, Jokin Bergara eta Aitor Salegi aritu ziren kantuan.

Eli Pagola hernaniarrak irabazi du 24. Xenpelar Sariketa, atzoko finala irabazita. Jexux Mari Irazuk jantzi zion txapela, 1992an irabazle izanak. Bertso onenaren saria ere Pagolak berak eraman zuen Legea hitza emanda 9 puntuan botatako bertsoagatik.

Bigarren, buruz burukoa jokatuta, Ane Zuazubiskar arrasatearra gelditu zen. Biokin batean, kantuan aritu ziren Jon Gurrutxaga azpeitiarra, Joanes Illarregi leitzarra, Jokin Bergara eibartarra eta Aitor Salegi zestoarra. Sei bertsolarik jokatu zuten finala, aurrez hiru kanporaketa jokatuta.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza