Bertsozaletasunaren azterketa soziologikoa 2018-12-10

Bertsozaletasunari buruzko azterketa soziologikoaren emaitzak azaldu zituzten Durangon

Bertsozaletasunaren azterketa soziologikoaz eta bertsolaritzaren geroaz solasaldia izan zen Durangoko Azokan joan den larunbatean. Jone Miren Hernandez UPV/EHUko ikertzaileak gidatuta, Bertsozaletasunaren Azterketa Soziologikoaren emaitzen berri eman zuen ikerketa egin duen adituetako batek, UPV/EHUko Harkaitz Zubiri ikertzaileak.

Ondoren, azterketa horren emaitzak oinarri hartuta, Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza eta Maialen Lujanbiok hitz egin zuten, emaitzok baloratuz eta bertsolaritzaren etorkizuneko helburuak aletuz.

Bideoan hizlariek egindako azalpenen laburpena eskaintzen du. Asteartean, aurkezpena eta solasaldia osorik ikusteko aukera izango da sareko plazan.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza