Bizkaiko Bertsolari Txapelketa - Finala 2018-12-14

2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala sareko plazan

2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala sareko plazan
Larunbatean izango da 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Bilboko Miribillan. Aste osoan zehar jarraipen berezia egingo diogu sareko plazan.

Bertsolarien helburuak eta aldarteak

Bertsolari bakoitza bere bidea eginda iritsi da finalera, norbera bere aldartean eta bere buruari jarritako helburu jakinekin. Sareko plazan banan bana elkarrizketatuko ditugu: Aitor Bizkarra, Eneko Abasolo “Abarkas”, Etxahun Lekue, Jone Uria, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.

Finala zuzenean sareko plazan

Larunbatean arratsaldeko 16:55etan hasiko da Miribillako zuzeneko emisioa. EITB eta Bertsozale Elkartearen lankidetzari esker Bertsoa.eus sareko plaza digitalean finala zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Ilaski Serranok gidatuko du saioa eta iritzi-emaile lanetan Igor Menikak . arituko da.

Finalisten bertsoak eta iritziak

Miribillako finaleko bertsoaldi onenen hautaketa zabala argitaratzen hasiko gara ekitaldia amaitu eta berehala. Gainera finala amaitu ostean bertsolariek eskainiko duten prentsaurrekoan esandakoak ere bilduko ditugu ikus-entzunezko batean.

Txapeldunari elkarrizketa

Astelehenean txapeldunari egindako elkarrizketa argitaratuko dugu eta besteak beste, bere iritzi, bizipen eta pozei buruz galdetuko diogu.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu