Asteburuko bertso-agenda 2019-01-11

Bertso jaialdiak Legutio eta Getarian

Bertso jaialdiak Legutio eta Getarian
Bertsolaritzarekin zitarik ez da faltako asteburuan. Sareko plazan eskura daukazu asteburuko bertso-agendari buruzko informazio guztia.

Urtarrilak 11, ostirala

Arratsaldeko 19:30etan bertso jaialdia izango da Legutioko Kultur-etxean. Kantuan arituko dira Manex Agirre, Maddalen Arzallus, Oihana Bartra eta Julio Soto.

20:00etan Zallan bertso-poteoa egingo dute. Erratzun eta Saran aldiz bertso-afaria.

Urtarrilak 12, larunbata

Mendigorrian "Petresku etzi ez etsi" haurrentzako emanaldia arratsaldko 17:00etan. Eratsun egun osoz Aitor Mendiluze eta Angel Mari Peñagarikano. Baionan eguerdiko 12:30etan Xaho Kaian Amets Arzallus eta Sustrai Colina.

Urtarrilak 13, igandea

Arratsaldeko 18:00etan bertso- saioa iznago da Getariako Balentziaga museoan. Kantuan arituko dira Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aimar Karrika, Alaia Martin eta Danel Olano. Gai-jartzaile lanak Ane Ezenarrok egingo ditu.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran