Nafarroako Bertsolari txapelketa 2019 2019-01-29
Tuteran hasiko da 44. Nafarroako Bertsolari Txapelketa, otsailaren 9an. 30 bertsolarik izena eman dute eta, aurrekanporaketak jokatuta, 24 arituko dira final laurdenetan. Julio Soto egungo txapelduna ere final laurdentan izango da kantuan. Guztira, lau final-laurden, hiru finalaurreko eta finala izango ditu. Iruñeko Anaitasunan jarriko zaio azken puntua, martxoaren 23an.
Bertsolariez gain, epaile, gai-jartzaile eta laguntzaile talde zabala izango ditu txapelketak Erriberan hasitako bidea Nafarroako hainbat eskualdeetatik pasa eta Iruñeara iristeko.
Saioak eta taldeak
Final laurdenak
Tuteran, otsailaren 9an, 17:30etan, Musika Eskolan
Urdazubin, otsailaren 10ean, 17:30etan, Kultur Etxean
Iruritan, otsailaren 16an, 17:30etan, Gizarte Bilgunean
Lizarran, otsailaren 17an, 17:30etan, Gazteriaren Etxean
Finalaurrekoak, Atarrabian, Etxarri Aranatzen eta Lesakan izango dira, martxoaren 3, 9 eta 10ean, hurrenez hurren.
Finala, Iruñean, martxoaren 23an, Anaitasuna kiroldegian.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza