Asteburuko bertso-agenda 2019-02-01

Santa eskeko bertso-saio ugari asteburuan

Santa eskeko bertso-saio ugari asteburuan
Santa eskeko saioak eta lagun-arteko bertso-afari eta bazkariak izango dira asteburuko bertso-zita nagusiak. Sareko plazan kontsultatu dezakezu agenda.

Otsailak 1, ostirala

Arratsaldeko 20:30etan Txotx irekitze jaialdia egingo dute Zubietako Araeta sagardotegian. Bertsotan arituko dira Nerea Ibarzabal eta Sebastian Lizaso.

Abadiñoko Gaztaódi elkartean aldiz bertso-afaria izango da Amets Arzallus eta Iker Zubeldia bertsolariekin.

Otsailak 2, larunbata

Santa Eskeko saioak izango dira Makiña-Xemein, Aramaio, Soraluze, Mendaro, Berastegi, Lekuine eta Arrangoitzen. Bertso-bazkariak izango dira Aia, Ituren,eta Usurbil-en. Bertso-afariak Usurbil, Lekaroz eta Beasainen

Iluntzeko 21:00etan, afari ostean, Markiña-Xemein sariketa izango da Akerbeltz gaztetxean. Kantuan arituko dira