Xabi Payak iritzi artikulua idatzi du Berrian. 2009-07-01

"Yes we can"

Bere ustez bertsolaritzak ikuspegi "mikroa" eta "makroa" uztartu behar ditu aurrera egiteko. "Bertsolaritza ere ireki beharreko esparru kulturala da" bere ustez.
 Xabi Payakiritzi artikulua idatzi du Berrian. Joan zen asteanIgor Elortzak idatzi zuenari jarraipena ematen dio gaurkoan. Honela dio: "Bertsolaritzak bizirik irauteko herriaren mikro esanahia behar du, euskal herrietan egiten diren bertso saioek eta eskolek bizi baitute. Aurrera egiteko, ordea, herriaren ikuspegi makroa behar du, belodromoko txapelketa BECera eramatea edo Bertsozale Elkartearen egoitza nagusia Bilbotik 100 kilometrora jartzea erabaki zuena, esaterako. Mikroa eta makroa lotuta egotea ez da ezinbestekoa, baina onuragarria izan daiteke behetik gorako egituran."

 Bertsolaritza erdal mundura zabaltzeko ahalegina jartzen du uztartze horren adibidetzat. Xabi Payaren ustez "bertsolaritza ere ireki beharreko esparru kulturala da."

 "Lotura zutelakoan"


 Bestalde, Berriako orrialde berean erreportaje bat idatzi du Beñat Zamalloak. Bertso hop saioak aztertu ditu bertan. Horretarako, Unai Muñoa bertsolariaren eta Eneko Axpe abeslariaren hitzak bildu ditu.

 Eneko Axpek hasieran uste omen zuen bertsolaritza eta rapa "oso antzekoak" zirela. "Zenbat eta denbora gehiago pasatu, orduan eta gehiago pentsatzen dut alderantziz dela. (...) rapean ez du errimatu behar, belarrira ondo ematen badu, ondo errimatuta dago, eta batzuetan errimatu gabe ere utz dezakezu".

 Unai Muñoak dio saio mota honek "bertso munduan harrera hobea duela rap munduan baino. (...) Saio hauek bertso mundua oso ezaguna den inguruetan egin izan ditugu; eta bertsoa estimatzen duten inguruetan berrikuntzarekiko pausuAk azkenaldi honetan oso ondo hartu dituzte." Bere ustetan bertsolaritzak "ikusgarritasuna" hartu dezake rapetik.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu