Uxue Alberdi - 'Kontrako eztarritik' saiakera 2019-03-05
Ahots edo mintzo publikoa duen emakumearen jarduna azpiratzeko martxan dauden hogeita bi mekanismo identifikatu eta aletu ditu Uxue Alberdik, bertsolaritzaren kontestura ekarrita.
Bertsolaritzaz kanpoko teorizazioak ekartzen ahalegindu da, literatura eta artearen eremutik besteak beste, "ez delako bertsolaritzan soilik gertatzen den fenomenoa, orokorragoa baizik". Alberdik azaldu du lan honek tresna analitiko baten zirriborroa izan nahi lukeela bakoitzak bere modura erabiltzeko.
Marko teoriko horren mamia egun plazan dabiltzan 15 bertsolariri egindako elkarrizketek osatzen dute. Testigantzak utzi dituzten bertsolariak dira: Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Maialen Akizu, Miren Amuriza, Maider Arregi, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin, Ane Labaka, Eli Pagola eta Jone Uria. Jule Goikoetxeak idatzi du liburuaren hitzaurrea.
Aurkezpen ekitaldian, testigantza eman zuten bertsolarietako batzuk ere bertan izan ziren. Horra bideoan, Uxue Alberdiri aurkezpen egunean egindako elkarrizketa.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28