Eskolarteko txapelketak 2019-04-03

Nafarroako Eskolarteko Txapelketa ostiralean jokatuko da Arantzan

Nafarroako Eskolarteko Txapelketa ostiralean jokatuko da Arantzan

Arantzako eskolan izango da aurtengo Nafarroako Eskolarteko Txapelketa, apirilaren 5an 18:30ean. 14 eta 18 urte bitarteko hamabost bertsolari gaztek hartuko dute parte: Amaia Lasheras, Ane Telletxea, Beñat Astiz, Bittori Elizalde, Ekain Alegre, Ekhiñe Zapiain, Enma Murillo, Etxahun Azkarraga, Idurre Villanueva, Iratxe Muxika, Lide Arrieta, Olatz Bados, Uxue Mesa, Xabat Illarregi eta Zuhara Zaratiegi.

Josu Sanjurjo arituko da aurkezle lanetan, eta epaileen mahaian, berriz, Saioa Mitxelena, Julen Zelaieta eta Amaia Telletxea egongo dira.

Saioaren ondotik merendua eta egonaldia ere egingo dituzte, Arantzako aterpetxean bertan. Sarrera doakoa izango da.

Ekainaren 8an, Saran

Puntu gehien biltzen dituzten bi bertsolariek Euskal Herriko Eskolarteko finalean kantatzeko aukera izango dute. Ekainaren 8an jokatuko da, Saran. Saio ederra eta jai-giroa ziurtatuta daude bertsozale guztientzat.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza