agenda 2019-04-12

Bertsoak nonahi ostiraletik hasita

Bertsoak nonahi ostiraletik hasita
Hainbat jaialdi, otordu eta sariketa egingo dira asteburuan. Baduzu plana, bertsozale!

Apirilak 12

Bergaran, 22:00etan Seminarixuan, sei bertsolariko jaialdia antolatu dute: Miren Artetxe, Amets Arzallus, Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin arituko dira kantuan. Gai-jartzailea Ibon Leibar "Txinbo" izango da.

Derion, 21:30ean Baserri Antzokian, bertso-afaria izango da. Oihana Bartra, Etxahun Lekue eta Igor Elortza arituko dira kantuan, eta Iratxe Ibarrak egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Elgetan ere bertso-afari bat antolatu dute ordu berean. Bertan izango dira Onintza Enbeita eta Sustrai Colina.

Eibarren, gaztetxean, Plazatik Gaztetxera sariketaren azken finalerdia jokatuko da 22:30ean. Aurretik afaritarako aukera egongo da. 

Saio gehiago ere izango dira Aretxabaletan, Orion eta Diman, eta emanaldi bereziak Zaldibian, Beasainen eta Orozkon.

 

Apirilak 13

Gabirian Aztiri Saria jokatuko dute afalostean, Aztiri Bat elkartean. Kantuan, sei bertsolari: Peru Abarrategi, Ibai Amillategi, Josune Aramendi, Joanes Illarregi, Beñat Mujika, Ane Peñagarikano.

Oñatin Txinparta Bertsolari Txapelketaren finala jokatuko da, bertako bertso eskolak antolatuta. Kantuan Egoitz Aizpuru, Beñat Alberdi, Urko Arregi, Urko Egaña, Andoni Goitia eta Joseba Lasagabaster. Gai-jartzen Egoitz Atxaga eta Mirari Sagarzazu arituko dira.

Saran, Lizarrietan, Mugagainetik bertso bazkaria antolatu dute. Bertsolari hauek batuko dira bertan: Ellande Alfaro, Etxahun Azkarraga, Maindi Murua, Xumai Murua, Josu Sanjurjo eta Maddi Ane Txoperena.

 

Apirilak 14

Lekuinen, Ogiaren bestan, Xumai Murua eta Ortzi Idoate bertsolariak arituko dira kantuan goizean.

 

Agendaren inguruko xehentasun gehiago, BDB. Bertsolaritzaren Datu Basean.

 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»