Bertso agenda 2019-04-26

Denen gustuak asetzeko moduko asteburua

Denen gustuak asetzeko moduko asteburua
Sariketak, otorduak, jaialdiak... bertsozaleek badute non aukeratu datozen egunetan

Apirilak 26, ostirala

Zumaian, Aita Mari zineman, San Telmo jaietako bertso saioa antolatu dute 22:30ean. Kantuan Unai Agirre, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Jon Maia eta Julio Soto arituko dira. Gai-jartzaile lanak Unai Manterolak egingo ditu.

Zarautzen, Putzuzulo Gaztetxean "Ganbara berotzen", Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faserako girotze saioa egingo dute 22:00etan. Asier Azpiroz, Iñigo Izagirre, Beñat Jauregi, Aitor Salegi, Ane Zuazubiskar eta Julen Zulaika bertsolariek kantatuko dute. Maite Aizpurua izango da gai-jartzailea.

Apirilak 27, larunbata

Osinalde Sariketaren finala jokatuko da Gabirian, afalostean. Bertsolari hauek iritsi dira azken fasera: Ibai Amillategi, Oier Etxeberria, Joanes Illarregi, Danel Olano, Eli Pagola eta Ane Zuazubiskar.

Plazatik Gaztetxera txapelketaren finala ere larunbatean egingo da, Debako gaztetxean. Saioa bi zatitan egingo da, lehenengoa 13:00etan eta bigarrena 18:00etan. Kantuan, honakoak: Oier Etxeberria, Ane Beloki, Irati Alcantarilla, Mikel Iturriotz, Oihana Arana eta Aner Peritz. Informazio gehiago hemen.

Otsagabian bertso bazkaria antolatu dute Elkartasun Egunaren harira. Joanes Illarregik eta Maddi Ane Txoperenak kantatuko dute.

Oiartzunen bertso saio musikatua eskainiko dute 19:00etan, Pleno aretoan. Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Jon Martin arituko dira kantuan. Musikariak Antton Aranburu eta Beñat Urteaga izango dira, eta gai-jartzaile lanetan, berriz, Haritz Casabal ibiliko da.

Lekeition bertso afaria antolatu dute Ikastolan, "Galarrena dakar!" izenburupean. 21:30ean izango da, eta Miren Amuriza eta Unai Iturriaga arituko dira kantuan. Jon Akarregi izango da gai-jartzailea.

Horrez gain, otorduak izango dira Eibarren, Bergaran eta Irunen ere.

Apirilak 28, igandea

Getariako San Prudentzion Unai Agirrek eta Maialen Lujanbiok kantatuko dute, 14.30ean hasiko den bertso bazkarian. Uxune Areizagak gidatuko du saioa.

 

Agendaren inguruko informazio gehiago BDB Bertsolaritzaren Datu-Basean aurkituko duzu.

 

 

 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra