Osinalde saria 2019-04-29

Aurtengo Gabiriako Osinalde Sariak badu irabazlea: Joanes Illarregi leitzarra nagusitu zen finalean.
Osinalde elkartea lepo bete zen larunbateko saioa entzuteko, 150 lagun inguru bertaratu ziren guztira. Sei bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Eli Pagola, Ibai Amillategi, Joanes Illarregi, Danel Olano, Oier Etxeberria eta Ane Zuazubiskar. Azken honi eman zioten saria entzuleek, eta bertsorik onena Ibai Amillategik bota zuen, epaileen iritziz.
Patxi Iraola gogoan
Larunbatean zendu zen bertsolari zaldibiarra aipatu zuten saio hasieran, Goierriko bertsogintzaren ikur ezagun bat izateaz gain, berak irabazi zuelako I. Osinalde Saria 1971an.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza