BERTSOLAMINTZA 2019-04-30

Ostegunean hasiko dira Bertsolamintza jardunaldiak

Ostegunean hasiko dira Bertsolamintza jardunaldiak
Sustrai Colinak eta Amaia Agirrek eskainiko dituzte hitzaldiak Iruñean

Bertsogintzari buruz hitz egiteko eta hausnartzeko aukera eskainiko dute Bertsolamintza jardunaldiek. Maiatzaren 2an hasiko dira, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 18:30ean.

Bertan Sustrai Colinak eta Amaia Agirrek hitz egingo dute, hurrenez hurren: "Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka" jorratuko du batak, eta "Saio-formatuen inertziak" besteak. Saioa Alkaiza ibiliko da aurkezle eta moderatzaile lanetan.

Eman izena

Sarrera doakoa da, baina izena ematea ezinbestekoa. Iruñekoaren ostetik, maiatzaren 16an Senperen, maiatzaren 22an Bilbon, maiatzaren 23an Gasteizen eta ekainaren 1ean Amasa-Villabonan antolatu ditu jardunaldiak Mintzola Ahozko Lantegiak.

Albiste gehiago

EHBT26-Lekeitio 2026-09-29

Lekeitioko bertsolarien elkarrizketak

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26-Altsasu 2026-09-29

Altsasuko bertsolarien elkarrizketak

Zutabea 2026-09-29

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza