Pello errota 100 urte 2019-05-22

Kantuz oroitu dituzte Pello Errota eta Mikaela Elizegi Asteasun

Kantuz oroitu dituzte Pello Errota eta Mikaela Elizegi Asteasun
Pello Errotaren heriotzaren mendeurreneko egitarauaren barruan, kantaldi bat egin zuten ostiralean. Eñaut Agirrek jarri zien ahotsa bertso zaharrei, eta Imanol Kamio, Aitor Atxega eta Gari Otamendi arduratu ziren musikaz.

Asteasuko Santa Kruz ermita aspaldiko bertsoz eta kontakizunez bete zen joan den maiatzaren 17an. Pello Errotaren eta Manuela Elizegiren garaiko bertsoaldien aukeraketa bat kantatu zuen Eñaut Agirre bertsolariak, musikarien laguntzaz: Aitor Atxega gitarrarekin, Imanol Kamio piano eta akordeoiarekin, eta Gari Otamendi biolinarekin. Iñaki Mujika herriko musikari gazteak ere Pello Errotaren bertso ezagun bat bertsionatu zuen. Giro ederrean joan zen gaua, iraganeko pasadizo, zirto eta gertaera xelebre artean.

Urte osorako egitaraua

Asteasuko Udalak hainbat ekimen antolatu ditu aurten Pedro Elizegi 'Pello Errota'ren heriotzaren mendeurrena ospatzeko, eta horietako bat izan da bertso zaharren kantaldia. Bere alaba Manuela Elizegi ere omendu nahi dute, hark kontatu baitzizkion aitaren pasadizoak eta bertsoak Antonio Zabalari, eta horrela iritsi da gaurdaino Pello Errotaren berri.

Kantaldiko bertsoaldien hautaketa ikusgai hemen.

 

 

Mikela eta Joxepa Iñaxi.
2019-05-17 Asteasu

Aitak semeari.
2019-05-17 Asteasu

Asto zahar batekin.
2019-05-17 Asteasu

Pellok egin omen du
2019-05-17 Asteasu

Txuringaiko errota.
2019-05-17 Asteasu

Azpeitiko premiyua
2019-05-17 Asteasu

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu