agenda 2019-05-24

Ohi baino asteburu laburragoa bertsoarentzat

Ohi baino asteburu laburragoa bertsoarentzat
Hauteskunde egunak tarte gutxi utziko dio bertsoari, baina nahi beste saio izango dira ostiralean eta larunbatean.

Maiatzak 24, ostirala

Bilbon, Udaberriko Bertso Saioei amaiera emateko, bertso poteoa antolatu dute 20:00etan Santutxun. Bertsolariak Fredi Paia, Alaia Martin eta Arkaitz Estiballes izango dira. 

Lizason bertso afaria egingo da 21:30etik aurrera, herriko elkartean. Kantuan Miren Amuriza eta Julio Soto arituko dira. 

Gasteizen bertso trama antolatu dute Errekaleorreko jaien egitarauan. Bertsolariak: Unai Iturriaga, Eli Pagola, Jone Uria eta Iñaki Viñaspre.

Koplazaleentzat ere badira bi plan borobil: batetik, Barañainen VI. Kopla Txapelketa musikatua egingo dute 20:30ean, eta bestetik, Altxa Kopla Hori! ekimeneko lehenengo saioa egingo da Laudion, ordu berean. 

Maiatzak 25, larunbata

Abadiñon Bizkaiko Eskolartekoaren eta Taldekakoaren finalak egingo dira, goizetik iluntzera bitartean. 

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasearen azken bi saioak izango dira Bergaran eta Donostian, arratsaldeko 17:00etan hasita. 

Donostian beste bi aukera ere izango dira bertsoaz gozatzeko: batetik, Elvira Zipitriaren omenezko ibilaldi musikatu, dantzatu eta bertsotua egingo da 12:00etan, Fermin Calbetonen hasita. Alaia Martinek kantatuko du bertan. Eta bestetik, Antiguoko Istingorra Elkartean bertso afaria egingo da 19:45etatik aurrera, Andoni Egaña, Unai Iturriaga eta Jone Uriarekin.

Saio gehiago Lesakan, Zigoitian, Aretxabaletan eta Hernanin. 

Agenda ikusgai uneoro BDB Bertsolaritzaren Datu Basean. 

 

 

 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri