Eskolarteko txapelketak 2019-05-27

Maite Sarasola eta Bittor Altube, Euskal Herriko Eskolartekora

Bizkaiko Eskolarteko finalean txapeldun eta txapeldunorde postuak lortuta, ekainaren 8an Saran kantatzeko aukera irabazi dute.

Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala eta bat-bateko sariketaren finala jokatu ziren larunbatean Abadiñon. Maite Sarasolak jantzi zuen bat-bateko finaleko txapela, eta Bittor Altubek eskuratu zuen bigarren postua.

Bertso idatzien finala 10:00etan hasi zen, eta 11:30ean jokatu zen bat-batekoa. Abadiñoko probalekuan 200 gaztetik gora elkartu ziren. Aurten 38 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira; horietatik zortzi heldu dira finalera: Maider Altuna, Bittor Altube, Maite Sarasola, Peru Irastorza, Ander Sarriugarte, Janire Arrizabalaga, Peio Lago eta Amaiur Atxa.

Sararako gogotsu

Elkarrizketan aipatu duenez, Maite Sarasolak Euskal Herriko Eskolartekoan "ahal beste gozatzea" nahiko luke, eta "nerbioek uzten badute, dena ondo egitea". Bittor Altubek ere asmo horixe dauka: "Betidanik izan dut gogo bat Euskal Herrikoan kantatzeko, eta aurten hori tokatzen da. Horra ere joango gara, eta dakiguna erakutsiko dugu".

Finala ekainaren 8an jokatuko da. Bazkaritarako tiketak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, ekainaren 2ra bitarte.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu