agenda 2019-06-07

Asteburu bete kopla

Asteburu bete kopla
Kopla txapelketak, kaleko saioak, emanaldi bereziak, poteoak... uda giroa iritsi da bertsolaritzara.

Ostirala

Elgoibarko I. Koplaldia antolatu dute iluntzean bolatokian. Kantuan Manex Agirre, Uxue Alberdi, Maider Arregi, Miren Artetxe, Odei Barroso, Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Aitor Mendiluze eta Eli Pagola arituko dira. 

Berrizen ere kopla txapelketa bat izango da: Durangaldeko VI. Kopla Txapelketa. Gaztetxean egingo da, 22:00etan. Bertsolariak, honakoak: Bittor Altube, Txaber Altube, Iruri Altzerreka, Miren Amuriza, Irune Basagoiti, Igor Elortza, Eider Gallastegi, Gorka Lazkano, Gorka Pagonabarraga, Ander Sarriugarte, Garikoitz Sarriugarte eta Beñat Ugartetxea. Gai jartzaileak Ainhoa Urien eta Leire Vargas izango dira. 

Kopla gehiago Izarran, Altxa Kopla Hori! koplaldi musikatua egingo baita bertan. Bertsoaz gozatzeko aukera izango da baita ere Etxarri-Aranatzen, Lannemezanen, Urdiñarben, Bilbon, Zaldibian, Pasaian eta Errenterian. 

Larunbata

Saran Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa jokatuko da 11:00etan, herriko trinketean. 

Bilboko Kafe Antzokian bertso bazkaria egingo dute 14:30ean, Onintza Enbeita eta Amets Arzallusekin.

Zurbaon, Arratzua-Ubarrundiako Euskaraz Bizi Eguna dela-eta, bertso bazkaria antolatu dute. Paula Amilburu, Miren Amuriza eta Iñaki Viñaspre gonbidatu dituzte kantura. 

Zubietan, bazkalondoan, bertsolariak arituko dira Oritzako Egunaren egitarauaren baitan. Iker Gorosterrazu, Aitor Larreta eta Alazne Untxalo izango dira bertan. 

Donostiako Kijera Gaztetxean ere bertso saioa antolatu dute 20:00etan. Bertsolariak: Saioa Alkaiza, Maider Arregi, Ane Labaka eta Irati Majuelo. 

Bertso gehiago Uztaritzen, Iurretan, Lazkaon, Hendaian eta Iruñean.

Igandea

Urdiñarben, Musikarien Eguna dela-eta, lau bertsolari arituko dira kantuan: Miren Artetxe, Ramuntxo Christy, Maindi Murua eta Johaiñe Sarraillet. 

Bertso saio gehiago Gaintzan, Soraluzen eta Oñatin. 

 

 

 

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza