what is bertsolaritza? 2019-07-11

'What is Bertsolaritza' Uda Ikastaroetan

'What is Bertsolaritza' Uda Ikastaroetan
Etxepare Euskal Institutuak antolatutako eskolaren baitan, dokumentala ikusiko dute uztailaren 11an Donostian.

Bikaintasuna Euskal Ikasketetan. IX. Euskara eta euskal kultura eremu digitalean izenburupean, Uda Ikastaroa antolatu du Etxepare Euskal Institutak Miramar Jauregian. Bertan eremu digitala izango dute hizpide, eta bizi dugun garai honetan teknologiak eta eremu digitalak euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzari egin diezaioketen ekarpena aztertuko dute.

Testuinguru horren baitan, What is Bertsolaritza? dokumentala proiektatuko dute ostegunean, uztailak 11, 16:00etan. Ondoren, Miren Ibarluzeak eta Xabi Payak hitz egingo dute ikus-entzunezkoek kultura eskoletan jokatu dezaketen paperaren inguruan. 

Eta zer da What is Bertsolaritza?

Bertsolaritza nazioartean azaltzeko eta hobeto ulertzeko What is Bertsolaritza? ikus-entzunezkoa landu zuten Mintzola Ahozko Lantegiak eta Etxepare Euskal Institutuak. Bertsolaritza eta bertsogintzari buruzko oinarrizko ikuspegi zabala ematen du 20 minututan. Ingelesez ematen dira azalpenak eta azpitituluak ditu euskaraz, frantsesez zein gazteleraz.

Bertsolaritzaren jatorri eta testuingurutik hasita, eta Bertsolari Txapelketa Nagusia aitzakia hartuta, kantu inprobisatuaren deskribapena egiten da. Modu erakargarri eta argian bertsoaren sormen prozesua ere azaltzen da.

Xabi Payak egin du gidoia eta Bertsozale Elkarteko Hedapen lan taldeak gauzatu proiektua (Felix Irazustabarrenak, Haritz Arrizabalagak, Luix Gurrutxagak, Gaizka Azkaratek, Jexux Mari Irazuk eta Jon Agirresarobek) Eneritz Urkolak gidatuta. Maddalen Arzallusek egin du bertsoaren sormen prozesuaren irudikapena eta Larraitz Ariznabarretak jarri du ahotsa. Nerea Ibarzabalek ere parte hartu du errimen tratamenduari buruzko grabaketetan. Frantsezesko itzulpenak Ortzi Idoatek egin ditu.

Dokumentala osorik ikusgai hemen

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu