Hizkuntza gutxituak 2019-07-17

'Hizkuntza gutxitu baten arrakasta' dokumentalaren emanaldia, asteazkenean Donostian

'Hizkuntza gutxitu baten arrakasta' dokumentalaren emanaldia, asteazkenean Donostian
Bart Kingma frisiarrak eta bere taldeak osatutako ikus-entzunezkoa da, bertsolaritzaren ingurukoa. Emanaldia Donostiako Euskaltzaindiaren egoitzan izango da, 19:00etan.

Bertsolari Txapelketa Nagusia baliatu zuen Bart Kingma zuzendari frisiarrak eta bere taldeak bertsolaritzaren inguruko Hizkuntza gutxitu baten arrakasta ikus-entzunezkoa ekoizteko. Txapelketako irudiak ez ezik, Andoni Egaña bertsolari eta Mintzola Ahozko Lantegiko kidearekin edota Saroi Jauregi gai jartzaile eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariarekin solasean aritu ziren, eta ikastetxe bateko bertsolaritza eskola ere grabatu zuten, besteak beste.

2018an aurkeztu zuten ikus-entzunezkoa Frisian, Leeuwarden-Fryslân 2018 Kultur Hiriburutza tarteko, eta baita hango telebista kateetako batean, Omrop Fryslân delakoan. Orain, azpitituluak jarrita, hemen ere aurkeztuko dute: asteazkenean izango da emankizuna Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan, 19:00etatik aurrera.

Donostia 2016 kultur egitasmoaren baitan abiatutako Other Words proiektuak sustatu du ikus-entzunezkoa. Donostia Kulturaren lankidetza izan du, eta baita Gipuzkoako Bertsozale Elkartearena ere. Uztailean egingo dituzten hiru ekitaldien zerrendako lehena du hau Other Words proiektuak.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza