agenda 2019-08-02

Saioz gainezka iritsi da abuztua

Saioz gainezka iritsi da abuztua
Auzo txikietako eta herrietako hainbat jai ospatuko dira asteburuan, baita Gasteizkoen hasiera ere.

Abuztuak 2, ostirala

Erromoko jaietan bertso saioa antolatu dute txosnagunean. 20:00etan hasita, kantuan arituko dira Amets Arzallus, Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue eta Inazio Vidal. Gai-jartzaile lanak Peru Vidalek egingo ditu. 

Abuztuak 3, larunbata

Beran, Herriko Etxeko plazan, saioa egingo dute Maialen Lujanbiok eta Julio Sotok 12:00etan. 

Gasteizen "Entxosnatu Eguna" antolatu dute, eta bertso saioa egingo da 12:00etan txosnagunean. Maialen AkizuManu Bendala, Jon Maia eta Izar Mendiguren izango dira bertan. 

Baigorrin "Ezkorbruten bertso emanaldia" antolatu dute ilunabarrean, plazan. Gillen Hiribarren, Patxi Iriart eta Mizel Mateo izango dira bertsolariak. 

Abadiñon, Gerediagako plazan, jaialdia antolatu dute 22:30ean. Kantuan Amets Arzallus, Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio arituko dira. Maite Berriozabalek jarriko ditu gaiak. 

Usurbilgo San Esteban auzoan ere jaialdia egingo da 23:00etatik aurrera. Jon Maia, Eli Pagola eta Iker Zubeldia arituko dira kantari, Amaia Agirreren gaiekin. 

Bertso gehiago Mungian, Markina-Xemeinen, Irunen eta Bilbon. 

Abuztuak 4, igandea

Bilbon, Baserrietako jaiaren egitarauan, Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue bertsolariak arituko dira kantuan Arbolantza gunean, 11:30ean. 

Markina-Xemeingo Santutxu auzoan libreko saioa egingo dute 12:00etan Josune Aramendik, Nerea Ibarzabalek eta Joseba Sololuzek. 

Oiartzungo plazan saioa egingo dute Onintza Enbeitak eta Andoni Egañak 12:30ean, herriko jaien harira. 

Elgoibarko Idotorbe auzoan Santumotz jaia ospatuko dute, eta eguerdian bertsotan egingo dute Anjel Mari Peñagarikanok eta Aitor Mendiluzek. 

Lizarran bertso saioa antolatu dute Santiago plazan, 13:00etan. Kantuan Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi, Sarai Robles eta Alazne Untxalo arituko dira, Ander Aranbururen gaiei jarraituz. 

Saioei buruzko informazio gehiago BDB Bertsolaritzaren Datu Basean. 

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran