Uztailaren 25erako bidali behar da curriculum vitae-a 2009-07-09

Transmisioko Eragile posturako lan eskaintza zabaldu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak

Honako esperientzia hauek hartzen dira kontuan: hezkuntzari lotutako ikasketak izatea, Hezkuntza Arautuko esperientzia, Bertso Eskolako esperientzia, giza baliabideen kudeaketan eta kudeaketa orokorrean duen esperientzia eta gidabaimena eta norbere autoa izatea.
 Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Transmisio proiekturako eragilea behar du. Horregatik, lan eskaintza bat zabaldu du. Postua lortzeko honako puntu hauek hartuko dira kontutan:

 -Lizentziatura bat, diplomatura bat edo hezkuntzari lotutako ikasketaren bat izatea eskatuko da.

 -Hezkuntza Arautuan duen esperientzia.

 -Bertso Eskolan duen esperientzia.

 -Giza baliabideen kudeaketan eta kudeaketa orokorrean duen esperientzia.

 -Gidabaimena eta norbere autoa beharrezkoa da.

 Horrez gain, beharrezkotzat jotzen den kasuetan, hautatzeko probak egingo dira.

 Postua lortu nahi duenak uztailaren 25a baino lehen bidali beharko du curriculum vitae-a Bizkaiko Bertsozale Elkartera. Honako hau da e-maila: bizkaia@bertsozale.com. Informazio gehiago nahi duenak bertara idatzi dezake. Bestela, honako telefono zenbaki honetara deitu dezake: 946 81 27 11

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu