Festetako saioak 2019-08-26

Astelehenez ere, bertso saioak aukeran

Astelehenez ere, bertso saioak aukeran
Abuztuaren 26an saioak izango dira Berriozarren, Pasai Donibanen, Berueten eta Oionen.

Abuztuak 26, astelehena

Berueten bertso bazkaria egingo dute 14:30ean, Karrapean. Aitor Mendiluze eta Julio Soto izango dira bertan.

Pasai Donibanen, bertako festen harira, bertso saioa antolatu dute 19:30ean Bonantzan.

Oionen librean arituko dira Irati Anda eta Xabi Igoa bertsolariak 19:30ean, txosnagunean.

Berriozarren jaialdia egingo da 20:00etan, Euskal Herria plazan. Kantuan: Onintza Enbeita, Oihana Iguaran, Unai Iturriaga eta Josu Sanjurjo. Alaitz Rekondo izango da gai jartzailea.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza