agenda 2019-09-20

Agendan ez kabitzeko adina saio asteburuan

Agendan ez kabitzeko adina saio asteburuan
Herrietako festak, ohiko jaialdiak eta txapelketak pilatu ohi dira udazkenean. Hiru egunetan hogeitik gora saio daude antolatuta.

Irailak 20, ostirala

Etxebarriko Euskal Jaietan bertso poteoa egingo dute 20:00etan Nerea Ibarzabal eta Fredi Paiarekin, Udaletxe plazatik hasita.

Itsasun Taldekako XILABAren ligaxka jokatuko da, "Hasta la 2toria" eta "Ekainaz" taldeen artean. Goxokin izango da, 20:00etan.

Laudioko Faktorian bertso saio musikatua antolatu dute 20:00etarako. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Oihana Bartra eta Unai Mendibil.

Zaldibarren bertso afaria antolatu dute Goierriko auzo etxean, 21:00etatik aurrera. Kantuan: Maddalen Arzallus eta Sebastian Lizaso.

Irailak 21, larunbata

Artean bertso poteoa egingo dute 11:30ean Uxue Alberdi eta Sebastian Lizasorekin.

Galdakaon Galdakaoztarren Eguneko bertso bazkarian kantuan arituko dira Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue, 15:00etan Kurtzeko plazan.

Ordizian Gipuzkoako Txapelketaren final-zortzirenetako beste saio bat egingo da antzokian, 17:00etan hasita. Kantuan: Ainhoa Agirreazaldegi, Asier Azpiroz, Beñat Lizaso, Manex Mujika, Aitor Urbieta eta Ane Zuazubiskar. Aurkezlea: Maddi Labaka.

Beran jaialdia egingo da kultur etxean, 19:00etan. Bertsolariak: Maddalen Arzallus, Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze eta Josu Sanjurjo. Gai jartzailea Ainhoa Larretxea izango da.

Hazparnen Taldekako XILABAren ligaxka jokatuko da, oraingoan "Ezkorbrutak" eta "Eskukula" taldeen artean. Bob's Beer-en izango da, 19:00etan.

Sorogainen bestetako bertso poteoa egingo dute 20:00etan Miren Artetxe eta Maddi Sarasuarekin.

Duzunaritzen bertso afaria egingo dute Etxartian, 20:00etatik aurrera. Kantuan: Odei Barroso eta Sustrai Colina.

Bertso gehiago Aizarnazabalen, Lesakan, Urnietan eta Iturenen.

Irailak 22, igandea

Zumaian Gipuzkoako Txapelketaren final-zortzirenetako laugarren saioa jokatuko da. Hau ere 17:00etan, Aita Mari zineman. Bertsolariak: Jokin Bergara, Iñigo Gorostarzu, Beñat Jauregi, Ander Lizarralde, Gorka Maiz eta Unai Muñoa. Aurkezlea: Saroi Jauregi.

Algortan "Hitzaren dantza" ekimena ospatuko dute. Oihana Iguaran, Joanes Illarregi eta Fredi Paia arituko dira kantuan San Nikolas plazan, 11:00etan hasita egun osoan zehar.

Mungiako Larrauri auzoan bertso bazkaria antolatu dute plazako karpan. Kantuan: Ibai Amillategi eta Jone Larrinaga.

Aiherrako kabalkadan bertsotan egingo dute Ramuntxo Christyk eta Aitzol Iturbek, 16:00etan.

Bertso gehiago Getarian.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa