Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019-09-19

Ordiziako Herriko Antzokian izango da larunbatean hirugarren final-zortzirena, 17:00etan hasita. Hurrengo seikotea ariko da kantuan:
• Ainhoa Agirreazaldegi
• Aitor Urbieta
• Ane Zuazubiskar
• Asier Azpiroz
• Beñat Lizaso
• Manex Mujika
Aurkezle lanak Maddi Labakak egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Eneritz Azkue, Karlos Ibarguren, Leire Beloki, Mikel Lersundi eta Mikel Urteaga. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin ariko da.
Igandean, irailaren 22ean, berriz, Zumaiako Aita Mari Zineman jokatuko da final-zortzirenetako saioa, 17:00etan. Sei bertsolari hauek izango dira oholtzan:
• Ander Lizarralde
• Beñat Jauregi
• Gorka Maiz
• Iñigo Gorostarzu
• Jokin Bergara
• Unai Muñoa
Aurkezle lanak Saroi Jauregik egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Eneritz Azkue, Karlos Ibarguren, Leire Beloki, Mikel Lersundi eta Mikel Urteaga. Idazkari lanetan, berriz, Silvia Etxaniz ariko da.
Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.
Eskuratu sarrerak
Sarrerak salgai daude, beti bezala, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira larunbatean zein igandean, 16:00etatik aurrera.
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28
Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21
Jexux Mari irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-16
Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Jexux Mari irazu
Irune Basagoiti Agirre - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14
Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09
Erredakzioa