urriko azken astelehenaren bezperan 2019-10-21
Lilibertsokoek Astelehen bezperako bertso saioa egin izan dute azken urteotan, Urriko Azken Astelehenaren aurreko egunean, eta oraingoan emanaldi berezia prestatu dute hitzordu horretarako.
Jon Lopategiren eskolatik zein plazako ibilbidetik igarotako bertsolari eta bestelako artistak igoko dira oholtzara. Bertsoak eta beste zenbait modalitate uztartuko dituzte saioan.
Jabi Arriaga 'Txiplas', Juan Mari Areitio, Onintza Enbeita, Amets Arzallus, Etxahun Lekue, Fredi Paya, Jone Uria eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan eta Xabi Paya edukiko dute gai jartzaile. Horiekin batera honako gonbidatu bereziak ere egongo dira: Mikel Urdangarin, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Josu Zabala, Xabier Amuriza eta Josu Goikoetxea.
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena