bertso sariketak 2020-01-08

Igande honetan ospatuko da Mikel Laboa bertsolari gazteen sariketaren zortzigarren edizioa. Donostiako Antiguo auzoko San Sebastian festen baitan antolatzen da sariketa eta sei bertsolari igoko dira oholtzara.
Urtarrilak 12, igandea, arratsaldeko 17:00etan
·Iker Ormazabal "Tturko" (Hernani)
·Aissa Intxausti ( Lekeitio)
·Xabat Illarregi (Leitza)
·Maddi Aiestaran (Beasain )
·Txaber Altube (Abadiño)
·Oihana Arana (Eskoriatza)
Gai-jartzialea: Xabier Zufiria
Egin beharreko lanak:
-8ko handian, hiruna bertso
-8ko txikian, hiruna bertso
-10eko txikian, hiruna bertso
-Bi punturi erantzun
-Hitzari bertso bat
Puntuazio onena duten bi bertsolariak buruz burukoa jokatuko dute:
-Sei puntuko motzean, hiruna bertso
-Puntutan, sei bertso osatu arte
-Hiru bertso, nahi den doinu eta neurrian
Aurreko edizioetako irabazleak:
-2012an: Unai Gaztelumendi
-2013an: Asier Azpiroz
-2014an: Maialen Akizu
-2015ean: Nerea Ibarzabal
-2016an: Unai Mendizabal
-2017an: Nahia Sasco
-2018an: Joanes Illarregi
-2019an: Haritz Mujika
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu