Gazte sariketak 2020-01-14

Txaber Altubek irabazi du Mikel Laboa sariketa

Txaber Altubek irabazi du Mikel Laboa sariketa
Iturria: Hirutxuloko Hitza
Abadiñoko bertsolariaren atzetik sailkatu dira Oihana Arana, Xabat Illarregi, Maddi Aiestaran, Aissa Intxausti eta Iker Ormazabal ‘Tturko’. 70 bertsozalek jarraitu dute finala zuzenean.

Donostiako Doka aretoan egin da VIII. MIkel Laboa bertsolari gazteen sariketa. Kantuan aritu dira Txaber Altube, Oihana Arana, Maddi Aiestaran, Aissa Intxausti eta Iker Ormazabal "Tturko". Antiguoko festen egitarauaren baitan antolatu da sariketa. 70 bertsozale gerturatu dira Donostiako Doka Kafe Antzokira.

Sailkapena:

1-Txaber Altube 373 puntu

2-Oihana Arana 360,5 puntu 

3-Xabat Illarregi 216 puntu

4-Maddi Aiestaran 207,5 puntu

5-Aissa Intxausti 200,5 puntu

6-Iker Ormazabal ‘Tturko’ 200,5 puntu

Entzun Txaber Altube txapeldunaren agurra hemen.

 

Aurreko edizioetako irabazleak:

  -2012an: Unai Gaztelumendi
  -2013an: Asier Azpiroz
  -2014an: Maialen Akizu
  -2015ean: Nerea Ibarzabal
  -2016an: Unai Mendizabal
  -2017an: Nahia Sasco

  -2018an: Joanes Illarregi

 -2019an: Haritz Mujika

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu