Bertso udalekuak 2020-02-04

Hezitzaileen izen-ematea, zabalik

Hezitzaileen izen-ematea, zabalik
Otsailaren 24ra arte eman ahal izango dute izena begirale, zuzendari edo sukaldari aritu nahi duten gazteek; baita begirale praktikak egin nahi dituztenek ere.

Aurtengo Bertso Udalekuetan hezitzaile aritzeko izen-ematea zabalik dago otsailaren 24ra bitarte. Zuzendari, sukaldari edota begirale praktikak egiteko interesa dutenek izango dute izena emateko aukera. Horretarako, dagokion izen-emate orria bete beharko du hezitzaileak hemen sartuta. Txanden inguruko informazioa ere badago gune horretan.

Maiatzaren 9an, prestaketa

Hezitzaileok maiatzaren 9an Amasa-Villabonako Subijana etxean izango den prestaketa saioan hartu beharko dute parte nahitaez. Behin izena emanda, apirilaren 3a baino lehen ezagutaraziko da nortzuk izan diren hautatuak eta nola osatu diren taldeak.

Parte-hartzaileen izen-ematea, martxoan

Behin hezitzaileen izen-ematea amaituta irekiko da gazte parte-hartzaileena. Martxoaren 2tik 16ra arte - egunok barne - lehentasuna izango dute bertso-eskolako kideek edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek; eta martxoaren 18tik 30era arte - egunok barne - zabalduko zaie izena emateko eskaintza gainerako gazte interesdunei. Informazio guztia bertsozale.eus web atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu