None 2020-04-30
Lanku Kultur Zerbitzuen bidez antolatuta zeuden saioei bide emango die Plaza ekimenak. Hitzartuta zeuden saioak online eskaintzeko aukera emango zaie antolatzaileei: bi eskainiko ditugu asteburu honetan.
Maiatzaren 2an eskainiko da lehen saioa: Idoia Anzorandiak gaiak jarrita, Jone Uria, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Xabi Igoa ariko dira kantuan. 18:30ean hasiko da saioa. Hurrengo egunean, 18:00etatik aurrera, Igor Elortza eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan, Kike Amonarrizek jarritako gaiei erantzuten. Bigarren saio hau Erandioko Udalak antolatutakoa da.
Bidaiak ekimenaren lehena maiatzaren 6an, asteazkenean, eskainiko dugu 18:30ean hasita. Andoni Egañarekin batera, Alaia Martinek eta Amets Arzallusek haurtzarora egingo dute bidaia, eta haiekin joango gara gu ere urteetan atzera. Gai eta molde berritzaileak proposatu, esperimentaziorako gunea izatea nahi dugu, eta asteazkenero irekiko dugu laborategia.
Bertsolaritzaren ikusgarritasunari eusteko ahalegin horretan aurrez jada abiatua genuen Potokastak ekimenari gehitu zaizkie Plaza eta Bidaiak. Entzuteko elkarrizketa eta sorkuntza ariketa txikiak dira Potokastak eta jada zenbait atal entzungai daude atari honetan bertan; astelehenero ale berri bat.
Ekarpena egiteko bideak
Bertso plaza indartzeko eta bertsolariek proposamen ordainduak izateko helburua dute sareko bertso saio hauek. Bertsozale Elkarteak bere baliabideekin finantzatzen baditu ere, bertsozaleek izango dute beren ekarpena egiteko aukera kanal hauen bitartez:
ES16 3035 0060 43 0600042844 >>> BIC (Swift) kodea behar izanez gero, CLPEES2MXXX
Maiatzaren 2an elkartuko gara Plazan!
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24