Igandero 15:00etan ETB 1en 2020-05-07

Plazako bidaiak, Hitzetik Hortzera berezian

Konfinamendu garaiko bat-bateko bertsoak ekarriko ditu igande honetako saioak, Bertsozale Elkarteak Internetez saioak egiteko martxan jarri dituen "Plaza" eta "Bidaiak" ekimenak medio. Elkarren arteko distantzia zainduta, bertsolariak berriz oholtza berean ikusiko ditugu igandean, 15:00etan, ETB1en.

Koronabirusak erdiz erdi gelditu du bertso plaza, eta bertsoak sarean bilatu du zirrikitua berriro pixkanaka plazara itzultzeko, "plazari bertsoa ta/ bertsoari plaza" emateko, Oihana Iguaran bertsolariak kantatu bezala. 

Lau bertso ekitalditako aleak izango dira igande honetako Hitzetik Hortzera berezian. Bertsozale Elkarteak antolatutako bi, ohiko jaialdia bata eta saio esperimentala bestea; eta Erandioko eta Abadiñoko udalek antolatu eta Bertsozale Elkartearen egoitzan Internet bidez egindako beste bi saio: Euskaraldiaren inguruan Erandiokoa, eta herriko jaietako urteroko saioa Abadiñokoa. 

Oihana Iguaran, Sustrai ColinaXabi Igoa eta Jone Uria aritu ziren Elkarteak antolatutako Plazako lehen jaialdian, Idoia Anzorandiak gidatuta. Andoni Egañak, berriz, haurtzarora eraman zituen Amets Arzallus eta Alaia MartinBidaiak izeneko saio esperimentalen harian. 

Kike Amonarrizek gidatuta, Igor Elortza eta Onintza Enbeita aritu ziren Erandioko Euskaraldiaren inguruko saioan. Abadiñoko festetako jaialdian Maialen LujanbioNerea Ibarzabal, Igor Elortza eta Txaber AltubeIgor Galartzak gaiak jarrita. 

Bertsozale Elkarteko egoitzan, publikorik gabe

Alarma egoerak hala behartuta, saio hauek denak Bertsozale Elkarteko egoitzan grabatu dira, publikorik gabe, txalorik gabe... Bertsolarientzako baldintza oso bereziak;  baina bertso uzta oso oparoa izan da, igandean ikusiko denez. 

Bertsolarien eta antolatzaileen testigantzak ere jasoko ditugu, baldintza hauetan kantatzeak edo bertso saioa antolatzeak suposatzen duenaren inguruan: besteak beste, Andoni Egaña eta Alaia Martin bertsolariak; Ana Hernandez Erandioko euskara teknikaria; eta Jon Agirresarobe Bertsozale Elkarteko koordinatzailea ariko zaizkigu. 

Gogoratu: igandean, 15:00etan, ETB1en.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran