Galdeko Mariak ere ilargirako iritsierari buruz kantatuko du 2009-07-25

Armstrong ilargira iritsi zenekoari buruzko bertsoak emango ditu Hitza Jolasek

Horrez gain, Jose Luis Gorrotxategik osatuko du bederatzikoa, eta Usurbilgo jaialdiko bertsoak ere eskainiko ditu.
Hitza Jolas programa izango da gaur Euskadi Irratian, eguerdiko 14etatik 15etara bitartean. Aurten 40 urte bete dira Neil Armstrong ilargira heldu zenetik. Gertakizun horri garaiko bertsolariek kantatu zizkioten bertsoak eskainiko ditu gaurko programak. Horrez gain, Galdeko Mariak ere gertaera horri buruz kantatuko du.

 Gaurko bederatzikoa Jose Luis Gorrotxategik osatuko du.

 Azkenik, Usurbilgo jaialdiko bertsoak ere entzungai izango dira gaurko programan. Uztailaren 4an izan zen saioa, eta honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Maialen Lujanbio
 Xabier Sukia
 Jon Maia
 Andoni Egaña
 Sustrai Colina
 Amets Arzallus

 Joxe Mari Izeta izan zen gai-jartzailea. Jaialdi horretako bideoak ikusgai daude Bertsoa.com-en ere.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza

Ipuin kontakizun musikatua 2026-10-19

Otsoko eta Xilili, herriz herri ipuin kantari