Bertsoaroa 2020 2020-11-04

Biharko saioan aurreneko edizio hartan parte hartu zuten Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña entzuteko aukera egongo da eta beraiekin batera bi gazte, Joanes Illarregi eta Sarai Robles. Gaiak jartzen ere lehen jaialdi hartan aritu zen Mikel Taberna ibiliko da eta berarekin batera, azken urteetako Bertsoaroan hainbatetan aritutako Alaitz Rekondo.
Saiorako gonbidapenak (pertsonako bi gehienez) lekuan bertan eskuratu ahalko dira 17.30tatik aurrera eta bukatu arte.
Ekitaldi hasieran Iruñeko I. Bertsopaper Lehiaketako sari ematea ere egingo da. Guztira 24 lan aurkeztu dira lehiaketara, hiru kategoriatan banatuta, eta Ekhi Rojo, Beñat Astiz eta Saioa Alkaizak irabazi dituzte sari nagusiak. Informazio gehiago bertsozale elkarteko webgunean.
Nafarroako Bertsozale elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatzen duten Bertso Aroa zikloaren baitan hainbat saio eta ekitaldi antolatu dira azaroaren 26a bitarte, beti ere behar diren neurri guztiak betez, aforo mugatuekin eta erantzukizunez jokatzeko deia eginez. Bertsoa.eus atarian jarraipen berezia egingo da datozen asteetan zehar.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28