EiTB Maratoia 2020-11-30

"EiTB Maratoia: Batzen gaituen bertsoa" emanaldia bihar, Bilbon

"EiTB Maratoia: Batzen gaituen bertsoa" emanaldia bihar, Bilbon
Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan. 19.00tan hasiko da ikuskizuna Bilboko Campos Eliseos antzokian.

Aurtengo EiTB Maratoiaren harira antolatutako bertso saio berezia izango da biharkoa, abenduaren aurrenekoa. Bertsolariez gain, aurkezle lanak egingo dituzte Antton Telleria eta Ilaski Serrano aurkezleek. 

Sarrera doakoa izango da eta gonbidapenak antzokiko lehiatilan bertan jaso ahalko dira. 

EiTB Maratoia 2020

Maratoiaren egun handia abenduaren 17an izango da. 2020ko edizioak koronabirusa izango du ardatz, eta aurtengo kanpainak COVID-19aren ikerkuntzarako dirua bilduko du. Joan den urtean bezala, gizartearen parte hartzea oinarri du ekimenak eta euskal gizarte osoaren sentimendua islatuko duen bertso erraldoi bat sortzea da asmoa, bertso kate itxura izango duena.

Jadanik 100 bideotik gora jaso dituzte webgunean eta 575 kate baino gehiago egin dira online, web erremintaren bidez. Guztira, 680 baino gehiago dira idatziz ekarpena egin dutenak. Maddalen Arzallus, Sebastian Lizaso, Oihana Iguaran, Xabier Euzkitze, Onintza Enbeita eta Aitor Mendiluze bertsolariek abiatu zuten bertso kate hau, "Ez negar egin, gu elkarrekin" abestiarekin. Jarraian ikus dezakezue Xabier Euzkitzek bertsoarako egindako adierazpenak. 

Informazio gehiago EITB Maratoiaren webgunean. 

Parte hartu bertso kate erraldoian!

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza