EiTB Maratoia 2020-12-11

EITB Maratoiaren aldeko bertso saioak igandean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen

EITB Maratoiaren aldeko bertso saioak igandean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen
Eguerdiko 12etan izango dira emanaldiak Bilboko Arriaga Plazan, Donostiako Boulevardeko kioskoan eta Gasteizko Plaza Berrian eta bezperan, abenduaren 12an, "EITB Maratoia: Batzen gaituen bertsoa" saioa eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.

Igandeko saioetan kantuan arituko direna hauek dira: Bilbon Onintza Enbeita eta Arkaitz Estiballes, eta aurkezlea Jon Gomez. Donostian, berriz, Alaia Martin eta Aitor Mendiluze arituko dira eta Xabier Sukiak aurkeztuko du ekitaldia. Gasteizen, Ismael Diaz de Mendibilek jarriko dizkie gaiak Felipe Zelaieta eta Manu Bendalari. 

Larunbatean emitituko den saioa azaro bukaeran Bilboko Campos Eliseos antzokian izan eta grabatutako emanaldia da. Kantuan aritu ziren Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Sustrai Colina eta Illaski Serranok eta Julen Telleriak aurkeztuko zuten emanaldia.

Abenduaren 17an izango da EiTB maratoiaren egun handia eta aurten Covid-19aren ikerketan laguntzeko dirua biltzea helburu, bertso-kate luzea osatzeko deia egin dute. 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu