Izeta sariketa 2020-12-28

Xabat Illarregi IX. Izeta Sariketako txapeldun

Xabat Illarregi IX. Izeta Sariketako txapeldun
Iruritan jokatu zen atzo Mariano Izeta (Elizondo, 1915-2001) euskaltzale eta bertsozale baztandarraren omenezko sariketa, bederatzigarrena. Goizean 16 bertsolarik hartu zuten parte bi kanporaketetan, eta horietatik sei sailkatu ziren finalerako.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak antolatuta, egun osoz jokatu zen atzo IX. Mariano Izeta Bertso Sariketa, Iruritako Gizarte Bilgunean. Guztira, Nafarroako 16 bertsolari gaztek hartu dute parte sariketan. Goizean, bi kanporaketa egin ziren, zortzina bertsolarirekin. Horietatik, seik lortu zuten arratsaldeko finalerako txartela: kanporaketa bakoitzeko irabazleak -Irati Majuelo eta Xabat Illarregi, hurrenez hurren-, eta puntuazioaren araberako beste lau onenak: Sarai Robles, Ekhiñe Zapiain, Ekain Alegre eta Ainara Ieregi.
 

70 lagun ingururen aurrean jokatu zen finala, Ander Aranburu gai-jartzaile zela. Hiru epaile aritu ziren bertsolarien lana epaitzen: Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Saioa Mitxelena. Horiek emandako puntuak goizeko kanporaketetan bildutako emaitzari batuta atera da azken emaitza, eta hala izendatu dute Xabat Illarregi sariketako txapeldun (337,5 puntu). Bigarren izan da Sarai Robles (329,5), eta ondoren sailkatu dira Irati Majuelo (323), Ekhiñe Zapiain (321), Ekain Alegre (291,5) eta Ainara Ieregi (289). Finaleko bertso onenaren saria, berriz, Irati Majuelorentzat izan da, puntu erantzunetan botatako bigarren bertsoagatik.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu