Toki aldaketa 2021-02-05

Amasa-Villabonan egingo da gai-jartzaileentzako ikastaroa

Amasa-Villabonan egingo da gai-jartzaileentzako ikastaroa
Azpeitiko Dinamoa sormen gunean ezin eginda aldatu da lekuz formazio saioa.

Ez da kasualitatea saioetan aritzeko formazio saioa da bihar gai-jartzaileei eskainiko zaiena. 10:00etatik aurrera izango da, eta Amaia Agirrek gidatuko du: emanaldi mota honen berezitasunak azaldu eta galderak argitzen ahaleginduko da. Aurrez aurre jarraitzeko lekua mugatua izanik, online jarraitzeko aukera ere eman zaie izena eman dutenei.

Azpeitiko Dinamoa sormen gunean zen egitekoa baina osasun egoera tarteko herrian hartu diren neurriek ezinezkoa egiten dute Dinamoan ezer antolatzea; horregatik, aldatu da lekuz ikastaldia eta egingo da Bertsozale Elkartearen egoitzan, Amasa-Villabonako Subijana etxean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza