Bertso Eguna 2021-02-08

Bertso Eguna Internetez jarraitzeko aukera

Bertso Eguna Internetez jarraitzeko aukera
Gayarre Antzokirako sarrerak amaitu dira, baina bertso emanaldia Internetez jarraitu ahal izango dela gogorarazi du Bertsozale Elkarteak. Horretarako, sarrerak hartu behar dira aurretik www.bertsosarrerak.eus atarian.

5 eta 3 euroren truke eskura daitezke Bertso Eguna zuzenean Internetez ikusteko sarrerak. Larunbatean izango da bertso saioa 18:00etatik aurrera Iruñeko Gayarre Antzokian, eta aretorako sarrerak amaituak egonda, saioa Internetez jarraitzeko aukera geratzen zaio zaleari: horretarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude.

Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira bertsolariak eta Ainhoa Larretxea gai-jartzailea elkartuko dira 2021eko lehen Bertso Egunean. Gainera, Eneko Lazkoz eta Oihane Perea bertsolariek ere hartuko dute parte emanaldian.

Informazio gehiago, www.bertsozale.eus atarian.

 

Altzoko saioko gonbidapenak ere amaituta

Bestalde, Eskolatik Plazara ekimeneko hirugarren eta azken saioa izango da ostiralean Altzon. Gonbidapenak amaitu direla iragarri berri du Bertsozale Elkarteak. Aner PeritzHaira Aizpurua, Irantzu Idoate, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal ariko dira bertsotan Altzoko kultur etxean, 18:00etatik aurrera.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu