Algortan izango da, Kasino Plazan, 13etan 2009-08-01

Gaur ere bertso-jaialdia izango da Getxon

Igor Elortza, Unai Agirre, Sustrai Colina eta Maialen Lujanbiok kantatuko dute. Arkaitz Gomezek jarriko ditu gaiak.
 Bertso-jaialdia izango da gaur Getxon. Algortan izango da gaurko saioa ere, Kasino Plazan, eguerdiko 13etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Igor Elortza
 Unai Agirre
 Sustrai Colina
 Maialen Lujanbio

 Gai-jartzaile lanak, berriz, Arkaitz Gomezek egingo ditu.