Bihar, zuzenean 2021-02-25

Jarraitu Uhinak saioa Bertsoa.eus atarian

Jarraitu Uhinak saioa Bertsoa.eus atarian
Oraindik badira aretorako sarrera batzuk. Edonola ere, plana etxean egin nahiago duenak ere izango du aukerarik: www.bertsoa.eus webgunean eskainiko dugu saioa. www.ataria.eus eta Ataria Irratian ere jarraitu ahal izango da.

Ez du edonolako urtebetetze festa antolatu Tolosaldeko Ataria komunikabidean eskaintzen den (H)ari Naizela bertsolaritza irratsaioak; 200 programa ere ospatzeko modukoak dira, egia esanda. Hala, aurreko astean iragarri genuen bezala, ospakizunerako bertso saioa izango da bihar, eta www.bertsoa.eus atarian ere jarraitu ahal izango duzu, zuzenean.

Planak azken momentura arte lotzen ez dituen horietakoa bazara, zorionekoa zu, oraindik sarrera batzuk geratzen baitira Amasa-Villabonako Gurea aretoan izango den saiorako; hemen eros daitezke. Bestalde, etxetik gozatu nahiago duenak, www.bertsoa.eus-en ez ezik, www.ataria.eus webgunean eta Ataria Irratian ere jarraitu ahal izango du, zuzenean.

Amets ArzallusJulio SotoMaialen Lujanbio eta Oihana Iguaran izango dira bertsotan, Imanol Artola "Felix"en gaiei erantzunez. Amasa-Villabonako Gurea aretoan izango da hitzordua bihar, 19:00etatik aurrera. 

2016an abiatutako (H)ari Naizela bertsolaritza programa Harituz Tolosaldeko Bertsozale Elkargunearen, Tolosaldeko Ataria komunikabidearen eta Bertsozale Elkartearen arteko elkarlanaren emaitza da, eta lankidetzan antolatu dute saio hau bera ere, Amasa-Villabonako Udalaren laguntzarekin.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa