Maiatzean, azken erabakia 2021-03-01

2021eko Bertso Udalekuak, martxan

2021eko Bertso Udalekuak, martxan
Hezitzaileen izen-ematea ireki berri da gaur. Begirale, sukaldari, zuzendari zein begirale praktiketan aritu nahi dutenek martxoaren 14ra arte izango dute izena emateko aukera.

Aurreko astean iragarri genuen bezala, Bertsozale Elkarteak gaur ireki du Bertso Udalekuetarako hezitzaileen izen-ematea. Martxoaren 14ra arte (egun hau barne) eman ahal izango dute izena begirale, sukaldari, zuzendari edo begirale praktiketan aritu nahi dutenek. Ondoren, apirilaren hasieran jakinaraziko zaie izena eman dutenei lantaldeko kide izango ote diren, eta aukeratuak direnak maiatzaren 22ko prestaketa saio edo egun-pasan hartu beharko dute parte.

Maiatzaren hasieran hartuko du Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuen inguruko azken erabakia: orduan jakingo dugu udalekuekin aurrera egingo ote den, eta, hala balitz, ekingo zaio haurren izen-emateari.

Hezitzaile aritu nahi? Izena emateko aukera, hemen.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza