Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2007-06-01

Gipuzkoan Hodei Iruretagoiena txapeldun eta Jone Uria Bizkaian

Txikietan, Nerea Ibarzabal gelditu da Bizkaiko txapeldun, eta Gipuzkoan Urretxu-Zumarragako taldea.

Atzo jokatu ziren Eskolarteko txapelketako finalak Gipuzkoan eta Bizkaian. Bergaran, Hodei Iruretagoiena zarauztarra nagusitu zen eta Mikel Olaizola elgoibartarra gelditu zen txapeldunorde. Biak Euskal Herriko finalean izango dira, ekainaren 23an Altsasun.  Beste sei finalistak: Eneritz Arzallus eta Nekane Zinkunegi  Errezilkoak, Aritz Garin Zizurkilgoa, Ane Labaka Lasartekoa, Arnaiz Lasarte Hernanikoa eta Maialen Valverde Zumaiakoa. Txikietan berriz, Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi zuen. Euskal Herrikora, bertako bertso eskolako  Amaia Iturrioz  eta Imanol Irazustabarrena alegiarra pasa dira. Urretxu-Zumarragako bi talde aritu ziren finalean kantari, eta haiekin batean Hernani eta Asteasuko talde bana.

Jone Uria eta Nerea Ibarzabal
Bizkaian, berriz, Jone Uria algortarrak irabazi zuen txapela eta Miren Amuriza berriztarra gelditu ziren bigarren, eta biak izango dira helduen mailako Bizkaiko ordezkariak Euskal Herrikoan. Beste sei finalistak: Arrate Illaro Algortakoa, Eñaut Uruburu Abadiñokoa, Xabier Iturrazpe Lekeitiokoa, Pello Ormazabal Arrigorriagakoa, Aitor Beitia Bermiokoa eta Irati Erkizia Bilbokoa. 
Gaztetxoetan, Nerea Ibarzabal Markinarra nagusitu zen eta Elene Lejartzegi bermiotarra izan zen bigarren. Bi gaztetxoak ere Euskal Herriko finalerako sailkatu dira. Bizkaia txikietan ere bakana da finala. Beste lau bertsolariak: Andutz Zulaika Berangokoa, Maialen Markaida eta Imanol Uria Algortakoak, Garazi Agirre Bermiokoa,

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri