Arabako Bertsozale elkartea 2021-03-31

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Bertsoa Bizi Gazte lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
Gazteen euskararen erabilera sustatzea helburu duen proposamena da. 14-18 urte arteko gazteek maiatzaren 7ra bitarte izango dute euren bideoklipa bidaltzeko aukera; bertsoa eta euskarazko sormena, musika edo ikus-entzunezkoekin batera lantzea da egitekoa.

Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Bertsozale elkarteak Bertsoa Bizi Gazte bideo klip eta "Elkarri mokoka" bideo laburren lehiaketa abiatu dute aurten ere. Gutxienez hiru eta gehienez zortzi laguneko taldea osatu eta 2-3 minutuko iraupena duen bideoklipa bidali beharko dute maiatzaren 7a baino lehen bertsoabizi@gmail.com helbidera. Maiatzaren 15ean Agurainen izango da final handia.

Gaiaren aukeraketa talde bakoitzaren esku egongo da, baita lanaren forma ere (rap estiloan, bertso musikatuak, abestien bertsioa...), hori bai, euskara hutsean egin beharko dute lana. Maiatzaren 15ean izango da BBG eguna eta bertan, goiz osoko egitaraua antolatuko dute gazteen gozamenerako.

2016tik hona

2016an abiatu zen Bertsoa Bizi Gazte egitasmoa, gazteen euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Euskarazko sorkuntza eta bertsoa ditu ardatz nagusi eta besteak beste, Hezkunza Arautuan ere eragiten du nagusiki. Hala, Arabako institutuetan hiru-lau ordutako murgiltze saioak burutzen dira, ondoren euren ekoizpenak taularatzen dira bertso saio parte hartzaile baten bitartez.

Informazio gehiago, hemen.

Albiste gehiago

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-10-09

Amoroto eta Irurako bertso jaialdiak Hitzetik Hortzeran