I. Señora Sariketa 2021-04-19

Haizea Arana eta Miren Artetxe sailkatu dira finalera

Haizea Arana eta Miren Artetxe sailkatu dira finalera
Larunbatean Aramaion jokatu zen aurten lehen aldiz abian jarri duten Señora Sariketako aurreneko kanporaketa. Mutrikun jokatuko da finala erabakiko duen bigarren kanporaketa, larunbat honetan.

Haizea Arana eta Miren Artetxek lortu zuten finalerako txartela. Alazne Untxalo, Itxaso Piquer, Maddi Aiestaran eta Oihane Pereak osatu zuten oholtza gainean aritu zen seikotea. Gai jartzaile lanetan Ainhoa Urien aritu zen.

Hurrengo saioa Mutrikun izango da eta honako protagonistak izango ditugu oholtza gainean: Ainhoa Agirreazaldegi, Aissa Intxausti, Oihana Arana, Oihana Bartra, Paula Amilburu, Saioa Alkaiza eta Maite Berriozabal gaiak jartzen.

Saio bakoitzetik bi sailkatuko dira finalera eta bertan bi "señora gonbidatu" batuko zaizkie. Finala maiatzaren 8an Lesakan.

Eskuratu sarrerak hemen

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza