Lizarran eta Beran 2021-04-23

Nafarroako bertso plaza martxan jarri asmoz, badator 'Zapla!'

Nafarroako bertso plaza martxan jarri asmoz, badator 'Zapla!'
Asteburu honetan, apirilaren 23 eta 24ean, ekingo diote Nafarroan Zapla! bertso zirkuituari.

Zazpi saiok osatzen duten bertso zirkuitua da Zapla! eta ekitaldi bakoitzak izaera propioa izanen du, besteengandik ezberdina. Nafar bertsolari ezberdinek kantatuko dute saioetan, eta era berean, bertsolaritzaren aniztasuna ere islatu nahi du egitasmoak, kultur adierazpen horren barruan egon daitezkeen saio mota ezberdinak bilduz.

Lizarrako saiorako sarrerak hemen lortu daitezke. Beran egingo den saiorako zein gainontzekoetarako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ditzakezue. Hauek izango dira asteburuko saioak:

LIZARRA. Apirilak 23, ostirala, 18:30ean
Bertso jaialdia, Los Llanos Kulturgunean.

Ekain Alegre
Erika Lagoma
Julio Soto
Oier Lakuntza
Sarai Robles
Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo

BERA. Apirilak 24, larunbata, 18:30ean
Bertso saioa Bidasoan gora*, Kultur Etxean.

Alazne Untxalo
Ander Fuentes “Itturri”
Ekhiñe Zapiain
Xabier Terreros, “Terre”
Gai-jartzailea: Maddi Ane Txoperena

* Eneko Aizpuruaren ‘Bidasoan gora’
liburuan oinarritua (Elkar, 2020).

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza