Zapla egitasmoa 2021-04-27
Zazpi saioetatik bi osatu dira dagoeneko, Lizarran eta Beran pasa den asteburuan izandakoak, hain zuzen ere. Era ezberdinetako saioak izango dira eta sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskuragai ditu bertaratzeko inetresa duenak.
Hurrengo saioak Irurtzunen, Zizur Nagusian, Antsoainen, Agoitzen eta Arantzan izanen dira hurrenez hurren. Bertsoa.eus atarian egitasmo berri honen jarraipena egiten ari gara.
Bertso plaza sustatu nahian
Bertso plaza hain baldintzatua eta murriztua izan den urte honetan, txapelketak utzi duten zuloa baliatu nahi izan dute bertso plaza aktibatu eta babesteko. Zapla! egitasmo berri honek hiru helburu hauek dituela adierazi dute antolatzaileek:
Pandemiak bertso plaza ia desagerrarazi duen honetan, eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa atzeratuta, nafar bertsolari eta gai-jartzaileei plazak eskaintzea.
Kultura, eta bertsolaritza, segurua dela eta erantzukizunez antolatu daitekeela erakustea; eredu ematea.
Txapelketak exijitzen duen saio/egitura zurrunetik harago, bestelako saio mota, gai, ariketa moldeekin esperimentatzeko aukera baliatzea.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Jexux Mari Irazu
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Jexux Mari Irazu
Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01
Mirari Martiarena
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Jexux Mari Irazu
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Jexux Mari Irazu