I. Señora sariketa 2021-05-06

Señorak, Lesakatik streaming bidez zuzenean

Señorak, Lesakatik streaming bidez zuzenean
Sarrerak agortuta egonagatik, saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue larunbatean bertsoa.eus eta eitb.eus atarietan. Ohorezko señora gonbidatuak Onintza Enbeita eta Amaia Agirre izango dira.

Haizea Arana, Miren Artetxe, Paula Amilburu, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita eta Amaia Agirre izango dira bertsolariak eta Ainhoa Larretxeak egingo ditu gai-jartzaile lanak. Aramaion eta Mutrikun izan ziren aurreko asteetan sailkapen saioak eta bertatik lau bertsolarik lortu zuten finalerako txartela. Bi ohorezko señora gonbidatu batu zaizkio laukoteari, Onintza Enbeita eta Amaia Agirre, gaur arte sorpresan atxikiak izan direnak.

Saioa 17.00tan hasiko da Lesakako Arranoko Terrazatik. Bertaratu ezin duenak edo sarrera gabe geratu denak etxetik zuzenean segitzeko aukera izango du eitb.eus eta bertsoa.eus atarietan. Ez galdu!

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu