I. Señora Sariketa 2021-05-10

Autopistak sortzen bidezidorretan

Autopistak sortzen bidezidorretan
Argazkia \ Ane Zuazubiskar
Amaia Agirre Arrastoa izan zen txapeldun larunbatean Lesakan jokatu zen finalean. Giro itzela eta festa izan ziren nagusi Arrano tabernako terrazan eta asko gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

Haizea Arana Cardenal, Miren Artetxe Sarasola, Paula Amilburu Izargarai, Saioa Alkaiza Guallar, Onintza Enbeita Maguregi eta Amaia Agirre Arrastoa izan ziren oholtzaren gainean, Ainhoa Larretxearen gidaritzapean, kantuan aritu ziren señorak.

Ofizioak, puntukako saioa, kartzelakoan bakarka atzekoen laguntzaz... maila handiko saioa izan zen hasieratik eta bertaratutako entzuleek bertsoaz eta giroaz gozatzeko parada ezin hobea izan zuten. Azkenean, Onintza eta Amaia sailkatu ziren buruz-burukora eta bertsolari villabonatarrak lortu zuen garaipena.

Sariak ematera izen handiko señorak gerturatu ziren Lesakara. Sariak ematera Rosi Lazkano eta Maialen Lujanbio altxatu ziren lehenik, Kristina Mardarasek eman zion saria bigarren sailkatuari eta Estitxu Arozenak jantzi zion 'pamela' txapeldunari.

Agur honekin borobildu zuen saioa Amaia Agirre Arrastoak:

Esti, Maialen, Rosi,
garai gogorretan
Kristinan artelanak
gizonen obretan
erreka bat sortu zait
begi lehorretan
antolatzaileekin
nihoa zorretan
bidelagun gazteak
artistak horretan
segi autopistak sortzen
bide zidorretan

Zorionak guztiei!

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza