I. Aixita bertso sariketa 2021-05-17

Eli Pagola nagusi lehen Aixita sariketan

Eli Pagola nagusi lehen Aixita sariketan
Irurtzunen jokatu zen larunbatean eta Eli Pagolak bildu zituen puntu gehien Imanol Uriarekin buruz burukoan aritu ondoren.

Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoak antolatuta iaz izan behar zuen lehen edizioa sariketa berri honek. Pandemia egoerak hala behartuta ordea, aurten eta jaialdi estiloan burutu behar izan dute azkenean.

jendez bete zen Irurtzungo Kultur Etxea, Euskal Herriko punta ezberdinetatik etorritako seikotea entzuteko gogoz: Eli Pagola, Imanol Uria, Iker Gorosterrazu, Maddi Ane Txoperena, Saioa Alkaiza eta Xabi Igoa. Zigor Gartzia "Zian" izan zen eguneko gai-jartzailea.

Eli Pagola bertsolari hernaniarrak lortu zuen azkenean txapela janztea eta bigarren egin zuen Imanol Uria algortarrak. Txapela Manu Legarrak jarri zion, Allin jaiotako Irurtzundarrak. Bertsoarekiko lotura handia izan du beti: txapelketaren antolaketan urte askoan ibilia, gai jartzaile taldean ibili zen eta noiz edo noiz bertsolari gisa ere aritua.

Zorionak Eli!

Azpiko albistean Barañaingo bertso eskolako kide eta antolatzaile izan den Mintxo Astiz bertsolariaren hitzak.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu