Zutabea 2021-05-19

"Gogoeta eragiten didaten bertsoak ditut gehien baloratzen"

"Gogoeta eragiten didaten bertsoak ditut gehien baloratzen"

Maddi Sarasua Laskarai

Xermin, lagun. Ez naiz ba filosofoa! Bistan da, teknikak egiten duela artea arte. Baina garaiari loturik doa teknika, ekoizpen moduari, lekuari, modari. Artearena bezala, bertsoaren funtzioa ederraren bidez egia adieraztea da. Hitz irisgarriz, inguratzen gaituen errealitate bortitza edo eraikitzen ari girenaren indarra deskribatzeko balio beza bertsoak, kritikatzeko, aldarrikatzeko, gogoetarazteko, ospatzeko, zirikarako. Teknikak egiten du artea arte, baina edukia da enetzat, dudarik gabe garrantzitsuena. Gaur egungo bertsoaren epai irizpideek formari diote balioa emaiten, baina nik gogoeta eragiten didaten bertsoak ditut gehien baloratzen.

Gizarte komunista batean, gizarte eder batean, loreen liluragarritasunaz aritzen ahalko ginateke bertsutan. Baina gizarte huntan, karrikako miseriaz, lanean explotatuaren oldarraldiaz, bortxatu dutenaren isiltasunaz, errententzio zentroan denaren etorkizunaz… aritu behar gira. Gizarte hunen injustiziez ohartaraztea da egin genezakeen ekarpena. Baina bereziki, bertsoz kanpo, gizarte hobe baten eraikuntzan bizi duguna, sentitzen ari garena, ditugun gogoetak transmititu ahal izaitea iduritzen zait ederra. Nik bederen, horrela kokatzen dut garai huntako bertsolariek egin dezaketen ekarpena.

Baina argi ukan beharrekoa da, bizi duguna eta egiten duguna dela bertsotara ekartzen duguna, ez bagira bestelako gizarte baten eraikuntzan antolatuak, bertsotan, gizarte huntako boteredunen ideologia transmitituko dugula. Beste bizitzeko modu bat, eta gauzak ulertu eta ikusteko beste forma batzuk eratzen ari ez bagira, inguratzen gaituen kosmobisio kapitalistaren eroale izanen gira, nahi gabean ere.

Zuri, Ortzi Murua, Paris aldean bizitzen ari zirenak nola aldatu dizu bertsoarekiko ikuspegia?

Albiste gehiago

Bertso agenda 2026-09-29

San Migel egunez, hiru bertso saio

EHBT26 2026-09-27

Ane Labaka sendo Gernika-Lumora

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria