I. Argi Baltza sariketa 2021-06-07

Asier Galarzak irabazi du lehen saioa

Asier Galarzak irabazi du lehen saioa
Argazkia. | Lilibertso
Atzo jokatu zen Lilibertso bertso eskolak Jon Lopategi zenaren omenez antolatutako sariketako lehen kanporaketa. Asier Galarza bertsolari muxikarra gailendu zen eta Asier Alcedo izan zen bigarren.

Asierrekin batera oholtzan kantuan aritu ziren, Jone Larrinaga, Paule Loizaga, Enare Muniategi eta Beñat Bilbao. Gai-jartzaile lanak Ander Elortegik egin zituen bete-bete zegoen Gorozikako frontoian.

Hurrengo saioa, igandean izango da Gautegiz-Arteagako frontoian, eta kantuan arituko dira Imanol Uria, Mikel Retolaza, Maite Sarasola, Leire Vargas, Ander Anakabe eta Nagore Beitia.

Sariketa berriz honi buruzko informazio gehiago jarraian aurkituko duzuen albistean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza